Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris natura. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris natura. Mostrar tots els missatges

2011/05/23

Txakurrei buruzko ipuin kontalaria

Zergatik batzuok txakur bat izatea aukeratu dugu eta beste batzuek ezin dute eduki? 
Txakurrei eta beraien jabeei buruzko ipuinak entzuteaz gain txakur heziketari buruzko zalantzak eta arazoak argituko ditugu. Txakurrak izatea familia osoko kontua baita.


Txakurrei buruzko ipuin kontalaria
Noiz? MAIATZAK 24, ASTEARTEA, 18.00etan
Non? IBAIONDO gizarte etxeko familia liburutegian
Gonbit-txartelarekin 

2011/04/18

Natur ibilbideak: "Zuhaitz-igel arruntaren gorteiatzea"

Salburuko hezeguneetara egingo den bisita gidatu honetan, zuhaitz-igel arrunt arrek araldian gorteiatzeko erabiltzen duten sistema liluragarria ikusi ahalko da.


Natur ibilbideak: Zuhaitz-igel arruntaren gorteiatzea
Noiz? APIRILAK 22, OSTIRALA, 20.00 - 22.00
Non? ATARIA
Gehienezko kopurua: 25 lagun
Izena ematea: udaleko web gunean, Atarian, CEAn eta Gizarte Etxeetan
Informazio gehiago: HEMEN

"Hegaztiak zuzenean"

Espainiako Ornitologia Elkartearen ekimen hau berriz ere Gasteizen izango da. Ekimenak publiko orokorrari kontserbazioaren eta hegaztiak eta ekosistemak babestearen garrantziaren berri ematea du xede.


Hegaztiak zuzenean
Noiz? APIRILEKO eta EKAINEKO asteburuetan eta ASTE SANTUko jaiegunetan (apirilak 21, 22, 23, 24 eta 25)
Ordutegia: 10.00 - 14.00
Non? ATARIA 
Informazio gehiago, HEMEN