2011/05/03

Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkuak

Zenbait egoeratan seme-alabek gaztelaniaz errazago edo erosoago egiten dutenaren ustea izaten dugu. Eskolan euskaraz ikasi arren eta etxean gurasookin harremana euskaraz izan arren, gaztelaniarako joera hartzen dute hainbatek. Hitzaldi honetan gaitasun komunikatiboen oinarrian zer dagoen azalduko da eta hainbat aholku eta tresna eskainiko zaizkie gurasoei.

Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkuak, hitzaldia
Noiz? MAIATZAK 4, ASTEAZKENA, 18.30ean
Non? IGNACIO ALDECOA KULTURA ETXEAN
Hizlariak: Edu Zelaieta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Iñaki Eizmendi, Gizarte Hezitzailea.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.