Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris gurasoak. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris gurasoak. Mostrar tots els missatges

2011/05/04

Herri Urratsera joateko AUTOBUSAK Gasteiztik!!

1984an sortuta, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira. Gasteiztik Armentia Ikastolak eta Gasteiz Kantuzek autobusak antolatu dituzte. 


Herri Urrats, laku bat munduan
Noiz? MAIATZAK 8, IGANDEA
Non? SENPEREN
ARMENTIA IKASTOLAK antolatutakoa
  • Irteera: 9.00etan / buelta: 17.30ean Senperetik
  • Prezioa: 5€
  • Txartelak: ikastolako idazkaritzan eros daitezke MAIATZAren 6ra arte (bulegoko ordutegian)
  • Informazio gehiago: 945145445 edo HEMEN
GASTEIZ KANTUZek antolatutakoa
  • Irteera: 8.00etan autobus geltokitik / buelta: 20.00etan Senperetik
  • Prezioa: 15€
  • Ordainketa egiteko azken eguna: MAITZAK 5, OSTEGUNA 
  • Informazio gehiago: HEMEN

2011/05/03

Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkuak

Zenbait egoeratan seme-alabek gaztelaniaz errazago edo erosoago egiten dutenaren ustea izaten dugu. Eskolan euskaraz ikasi arren eta etxean gurasookin harremana euskaraz izan arren, gaztelaniarako joera hartzen dute hainbatek. Hitzaldi honetan gaitasun komunikatiboen oinarrian zer dagoen azalduko da eta hainbat aholku eta tresna eskainiko zaizkie gurasoei.

Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkuak, hitzaldia
Noiz? MAIATZAK 4, ASTEAZKENA, 18.30ean
Non? IGNACIO ALDECOA KULTURA ETXEAN
Hizlariak: Edu Zelaieta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Iñaki Eizmendi, Gizarte Hezitzailea.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.